XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Arraio-arraioa!- hotsegin zuen Samuel jaunak baieztatuz.

Zekorraren plan horrek badu buru eta belarririk! Duen akats bakarra da neuk ez pentsatu izana.

Baina hori ez da eragozpenik bete dezagun!.

Zalaparta batetan ekarri genuen herriko zekorra, inguratu ahal izan genuen sokarik luzeena eta gogorrena ekarri, eta mutur bat abereari lotu genion lepotik.

Beste muturra murru gainetik zehar bota genuen.

Gu ere joan ginen beste aldera, eta hasi ginen sokatik tiraka.

Zekorra pisu handikoa zen, eta nahiko neke izan genuen tiratzen.

Horregatik, puska baten ondoren nire aitaginarrebak eskatu zidan joan nendila beste aldera begiratzera ea abere hori aurki goian genuen ala ez.

Murruei bira eginez joan nintzen, eta ikusi nuen nola hiriko zekorra zintzilik zegoen lepoa soka lasterrean zuela mihia luze aterata.

Baina oraindik puska eder bat falta zen goraino.

Beraz, saltoka itzuli eta esan nien: - Tira, hiritarrok, tira gora! Gure zekorrak belarrari usaina hartu dio, eta haren gogoz mihia luze ateratzen hasi da.

Tira eta tira egin genuen, kasik lehertu arte, baina ezin genuen gorago.

Poliki-poliki hasi ginen nekatzen eta Samuel jaunaren ustetan heldu zen arnas hartzeko atsedenalditxo bat egiteko ordua.

Arreta handiz jaitsi genuen hiriko zekorra, eta hurrengo saiorako hiriko emakumeak ere ekarri nahi genituen.

Baina bigarren saio hori ez genuen egin.

Gure hiriko zekorra, izan ere... hilda zegoen!.

Murruaren beste aldean zegoen luze belarrean, lau hankak zabal-zabal eginda, eta zirkinik egiten ez zuela.

Zur eta lur geunden guztiok haren aurrean.

- Baliteke - esan zuen Samuel Kardak, beheraka genekarrela lepoa hautsi izatea.

- Inondik ere, ezinezkoa da hori - ezetsi zion Brotxak. Hori ez da amildu!.

Inork ez zuen asmatzen nola bukatu zuen hala gure zekor gajoak.

Tristaturik inguratzen genuen haren gorpua.